Honezkero jakingo duzuen bezala, Euskaraldia martxan dago, eta Unamunzaga ikastetxeko irakasleak bertan parte hartzera goaz. Zuei ere parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Hona hemen interesgarria izan ahal zaizuen informazioa.
Euskaraldia
11 egun euskaraz
2018ko
azaroaren 23tik abenduaren 3ra
Zer
egin dezakegu euskal hiztunok euskararen erabilera areagotzeko?
Galderak hainbat
erantzun ditu, baina, guk, hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan
euskara gehiago erabiltzeko ariketa bat proposatzen dizuegu:
2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz hitz
egiten edo ulertzen dugun guztion artean egin dezagun euskaraz. Euskal Herri
osoan eta elkarrekin arituta, gure egunerokoan eragin genezake.
Nola
egingo dugu?
Ondoko bi roletako
bat har dezagun 11 egunez:
Ahobizi: Ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz
erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza,
gutxienez, euskaraz egingo diet.
Belarriprest: Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian
erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut.
Zer
lortu nahi dugu?
·
Gure
harremanetan hizkuntzarekin ditugun inertziak astintzea eta uste baino
gehiagotan euskarazko komunikazioa posible dela frogatzea.
·
Euskal
Herrian euskara ulertzen duen jendea pentsatzen duguna baino gehiago dela
jabearaztea eta euskara gehiagotan erabili dezakegula ikusaraztea.
·
Hizkuntza
ohiturak aldatzea norberaren hautua eta ariketa izan arren, bidea taldean eta
batera, erosoago eta lagunduago egitea.
·
Euskara
erabiltzeko testuinguru eta egoera berriak, abegikorragoak eta babestuagoak
sortzea.
Non
egingo dugu?
Bakoitzak bere
inguruan, bere ohiko harreman sareetan egitea proposatzen dugu: familian,
lagunartean, lanean, eskolan, dendetan…
Horretarako, herriz
herri antolatu gara, baita enpresa, ikasketa zentro eta era guztietako elkarte
zein entitateka ere. Izena eman, eta ondoren, zure ingurukoekin parte hartu
proposatzen dizugun ariketa honetan.
Nork
har dezake parte?
16 urtetik gorako
herritarrek eman dezakegu izena.
·
Ahobizi
izateko, euskaraz hitz egiten jakin behar da.
·
Belarriprest
izateko, gutxienez, euskara ulertu behar da.
Irizpideak betez
gero, norberak erabakiko du zein roletan izena eman.
2018ko azaroaren
23tik abenduaren 3ra, Ahobizi edo Belarriprest ikurra soinean eraman, eta
hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa egingo dugu!
Eta
bitartean, zer egin dezakegu?
Herriz herri eta hainbat enpresa eta entitatetan antolatu ari diren batzordeetan parte har
dezakezu. Herriko eragile eta euskaltzaleek antolatutako batzordeetan zure
ekarpena egin eta inguruan Ahobizi eta Belarriprest berriak aktibatzen denok
egin dezakegu gure ekarpena.
ZER IZANGO ZARA
ZU?